Udala
ALKATEAREN AGURRA
Ongi etorri, Leintz ibarrera,
Ongi etorri Arrasatera;
Ongi etorri gure artera.
Lezetxiki, Goikobalu, Oñatz eta Ganboa, teknologia berrienen garaira arte, auzolana izan da gure jokamoldea.
Auzolana eta elkarlana, sustatuz eta sustraituz, kooperatibagintzan ere murgilduz, herria sortuz.
Burdinoletatik nanoteknologiara heldu gara eta hemen darraigu betikoak izaten.
Udalatx mendiaren gerizpea maite dugu, baina mundua ez zaigu arrotz.
Eta mundu honetan, euskara dugu ele eta helburu.
Ireki duzun leiho honetatik ikus dezakezun Udala, erakargarria egingo zaizun itxaropena dugu.
Eta bertaratzeko egarria sortuko balizu, horixe gure nahia.
