Herria hobetuz

Lagun gaitzazu udaleko zerbitzuak hobetzen. Plataforma honen bitartez edozein intzidentziaren berri eman ahal diguzu edota zer hobetu genezaken esan. Esaiguzu zer konpondu behar dugun eta udaletik gure esku dagoen guztia egingo dugu Herria hobetzen jarraitzeko.

 

Intzidentziak

Berehalako konponbidea behar duen intzidentzia bat antzeman al duzu? Jarri harremanetan gurekin eta ahal bezain azkarren konpondua izan dadin lanean jarriko da horren ardura duen departamentua. Horretaz gain, zure intzidentziaren jarraipena egin dezakezu eta baita, beste herritar batzuenak ikusi ere.

 

Kexa eta iradokizunak

Hobetu dezakegun zerbait dagoela uste al duzu? Herria hobetzeko zure proposamenen berri izan nahi dugu, beraz, kontaiguzu! Dagokion departamentutik, zuk helarazitakoa aztertuko dugu eta ahal bezain arinen emango diogu erantzuna.

 

Objektu galduak

Objektu galduen zerbitzuak, herriko kaleetan galdutako objektu eta maskoten gestioa darama. Alde batetik hauek jasotzen ditu eta, bestetik, jabeei entregatu.

Zerbitzu honen bidez, objektu zein maskoten galerak Internet bidez jakinarazi daitezke, baita txartel eta identifikazio dokumentuenak ere. Bestalde, aurkitutako objektu zein maskoten berri emateko aukera ematen du ere. Horrela, galdutako objektu edo maskota bat norbaitek aurkitu duen jakiteaz gain, hau berreskuratzeko zer egin behar den azaltzen du.

Galdutako objektu zein maskotak berreskuratzeko beharrezkoa da identifikazioa errazteko dokumentuak aurkeztea eta udal bulegora hurbiltzea.