Objektu galduak
Objektu galduen zerbitzuak, herriko kaleetan galdutako objektu eta maskoten gestioa darama. Alde batetik hauek jasotzen ditu eta, bestetik, jabeei entregatu.
Zerbitzu honen bidez, objektu zein maskoten galerak Internet bidez jakinarazi daitezke, baita txartel eta identifikazio dokumentuenak ere. Bestalde, aurkitutako objektu zein maskoten berri emateko aukera ematen du ere. Horrela, galdutako objektu edo maskota bat norbaitek aurkitu duen jakiteaz gain, hau berreskuratzeko zer egin behar den azaltzen du.
Galdutako objektu zein maskotak berreskuratzeko beharrezkoa da identifikazioa errazteko dokumentuak aurkeztea eta udal bulegora hurbiltzea.
